Kokoteraino nago besteek gazteleraz idatzitako gauzak euskaratzeaz. Benetan diot, euskaldun=itzultzaile berdintasun hori birpentsatu beharra daukagu. #Euskara “Inork ez zidan esan Euskaldun izatea zein nekeza den, Hobe nuela hautazea Munduko hiritar izatea. “ https://www.invidio.us/watch?v=9L8sDIuwkyg

@izaro Ni duela urte batzuk intsumiso deklaratu nintzen. Elkarte batean izan zen: kideen %80a euskalduna da, baina barne funtzionamendu OSOA gazteleraz da. Noski, gauzak publikatzeko-eta, gaztelera hutsean egitea txarto gelditzen da (eta arazoak ekar ditzake, dirulaguntzak lortzeko adibidez). Beraz, "euskara komisioa" sortu zen, zeinaren funtzioa ez zen elkartean euskara bultzatzea, baizik eta testuak, artikuluak, gutunak euskaratzea. Hor sartu ninduten. Eta nik esan nuen🖕

@txikillana @txikillana Bai ezagutzen dut "Euskara-talde-itzultzaileen" funtzionamendua... baina gero beti geratzen zaizu arantza sartuta... nik egiten ez badut dena gaztelera hutsean izango da!
:(
Oraingo kasuan elkarteko batzordean euskara "dakien" bakarra ni naiz. Beraz niri dagokit itzultzea, hori da logika. Bazkideei zuzendutako gutun guztiak... nik itzuli behar, edo beno... gazteleraz doaz soilik.
Gaur erdi-broma-erdi-serio esan diet lana kobratzen hasiko nintzela (urgentziekin gainera beti). Erantzuna mundiala; ni euskaltzalea izanda, miltantzia bezala hartu behar dudala, beste batzuek beste lan batzuk egiten dituzten bezala.... 2019. urtea eta Gipuzkoako Hiriburuaz ari naiz.

@izaro Nik, intsumisioa egin nuenean, zera esan nien: elkarteak gazteleraz funtzionatzen badu, materiala gazteleraz publikatu. Noski, horrek "pikatu" zien. Beste norbait bilatu zuten. Ni, behintzat, ez nago euskararen floreroa ureztatzeko prest.

@txikillana @izaro

hanka egiten dut, gero ta gehiago, erdera hutsean dabiltzan taldeotatik, lagun-taldeetatik, harremanetatik, lanpostuetatik. Biziraupen sena ;-)?

Alde ona: denbora pilo bat askatzen zaigu.

Beste alde bat, norbera gero eta isolatuago bizitzeko arriskua ;-)! (#Mundaka-Bilbo artean, sikeran).

Ordez,
1. euskarazko mikro-guneak kontzienteki lehenetsi.
2. edozein eratako topaguneetan (batez ere gehiengo euskaldunenetan), ahozko interprete-sistema xumeen alde ekin.

#Euskaraldia

@Eleder @txikillana @izaro nik urteak euskaratik sortzen ez diren ekintzetan parte hartzeari utzi niola. Aspertuta kuota betetzeko "albo kaltea" izate sentimendu hortaz. Game Erauntsian adb erdal medioetan agertzeari muzin egin diogu. Radio euskadin esan zidaten moduan: "pero es bueno para vosotros, porque hay muchos euskaldunes que nos escuchan...". Pos por eso mismo señor, queremos q esos euskaldunes pasen a ser oyentes de Euskadi Irratia #atomarporculo

Follow

@urtzai
honen harira ere, esaten dute "zubiak sortu behar direla". Baina ezin zubi bat eraiki bi aldetatik ez bada eraikitzen

@Eleder @txikillana @izaro

@txusinho @Eleder @txikillana @izaro zubia aspaldi eraikia dago nire ustez: D eredua edota inmertsio eredua da. Kontua da, nor pasatzen den zubiaren alde batetik bestera. Eta zubiaren zein alde txukuntzen eta zaintzen dugun. Ni aspertu naiz beste aldera pasatzen. Nahiago dut hemengo alde hau txukundu, eraiki eta gauza berriz bete. Eta nahi edo gustuko duena pasako da alde honetara. GE-ri eta bideojokoie buruz espainolez hitz egitea, zubiaren beste aldea edukiz betetzea da

@urtzai @txusinho @Eleder @txikillana
Gogoeta ederrak... bai... niri ere gauza pare bat birpentsatzeko aukera eman dit, eta "Zubien paradoxa" hori oso ondo ulertzen dut.
Eskerrik asko eztabaidan laguntzeagatik!

@izaro @txusinho @txikillana @Eleder badakit kontraesanik gabe ibiltzea ezinezkoa dela, baina hala saiatzen gara 🙂

@urtzai @izaro @txusinho @txikillana

Ghettoak?

Etxea txukundu, bai. Sustraiak sendotu, adarrak babestu, lurra elikatu,... eta hostoak eta txokoak ugaldu eta zabaldu daitezela.

Arbola eta espezie bakoitzak badu berez bere tokia eta betebeharra basoan.

Malgu+argi ekitea, guztiontzat aberasgarri, euskara-gutxidunentzat ere bai ;-)!

Bestalde, oso sarri gabiltza elkarrizketetan erdi-euskera/erdi-espainola/frantsesa/English? Hiztun trinko eta (in)kontzienteen taldeak eskertzen ditu hizkuntzak.

@Eleder
Euskaldun guztiok (%100) koherenteak bagina, eta edozein egoeratan euskaratik eta euskaraz (eta euskaraz bakarrik) egingo bagenu, orduan, euskararen benetako beharra azaleratuko genuke, galeriarako itzulpenetatik eta folklorismotik aldenduaz.

Irudipena dut, ordea, euskaldun guztiok, neurri batean edo bestean, harrapatuta gauzkala erdarak, eta nekez egingo dugula ihes beraren atzaparretatik.
@urtzai @izaro @txusinho @txikillana

Sign in to participate in the conversation
Mastodon.host

What sets mastodon.host appart?

As a general instance, we are not centered on a specific theme, or a specific language. Everyone is welcome as long as they follow the few rules we have.

We always run the latest stable version of Mastodon, providing you a stock experience, with the following modifications:

  • 2048 character limit (not 500).
  • 512 character limits for the account's bio (not 160).
  • full column width (not fixed size).
  • more search results (20 instead of 5 per type of search).
  • Audio upload (not limited to videos only).
  • full text search of statuses (not restricted to searching tags and users).
  • trending tags are displayed on the main UI ( and a more complete view is available here)
  • boosts and replies are shown in the timelines (more complete view for everyone).
  • Your mastodon.host account is also a XMPP account (Federated Instant Messaging, take a look online to find a client and use your mastodon.host username and password to configure it, you can also use our online web client). Woohoo! two services in one!
  • We also have a very good view of the federation (our federated timeline gives you a more broad view of the Mastodon network than a 'normal' instance, there's a lot to read in a lot of languages).
  • We also host a Peertube instance for the convenience. Try it and let us know what you think !
  • In the same vein, we host a Funkwhale instance for the convenience. Try it and let us know what you think !
  • If you want to be on a more quiet, moderated instance, or use another AP implementation, we host a Pleroma instance for the convenience. This is the same fediverse as with Mastodon, but with a different default UI and way more optimized backend. Try and see which one you prefer !
  • Now if you want a different UI, the stock mastodon one does not please you, you can check Pinafore.
  • We do also host for the convenience a video Conference server ( Jitsi Meet )
  • We have a mastodon relay for other instances to bootstrap their timelines: https://relay.mastodon.host

Although we are a medium+ sized instance, we'd like to keep the feeling that you are at home and safe here.